XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Berotasuna transmititu egiten da.

Berotasuna energia moeta da, eta bera oso gorputz beroetatik hotzetara pasatzen da.

Material batzuetatik zehar berotasuna errez pasaten da.

Hauek bero eroale onak deitzen dira.

Metalak bero eroale onak dira, arinki berotzen eta hozten direla eta.

Metalezko goilaratxoa sartzen baduzu ur irakinetan, berehala goilaratxoaren beste aldea bero dagoela nabarituko duzu.

Hala ere, beste materialetatik zehar berotasuna nekez pasatzen da.

Bero eroale txarrak dira eta isolagarriak deitzen dira.

Plastikoa, kortxoa eta egurra material isolagarriak dira.

Kobre xafla / Argizaria / Egurra / Alkohol erregailua.

Ariketak 1. Nola deitzen dira haietatik zehar berotasuna nekez pasatzen uzten duten materialak?.

2. Jarri ezazu gurutze bat dagokien laukietan. isolagarria / eroalea.

3. Urtu egingo da kobrezko laminaren puntan dagoen argizaria?.

Erre egingo da honekin lotuta dagoen egurra? Zergatik?.